2008/01/20

Ondorioak

Azkenik gustatuko litzaidake azaltzea zer den bitakora honen bidez sentitu dudana. Egia esanez, oso gai zaila iruditzen zitzaidan, banekien zer zen blog bat baina nola egin...ideiarik ez.

Nahiz eta oso zaila izan, azkenean esperientzia polita izan dela uste dut, gustatzen zaidan gaia aukera nuen eta zailatu nahiz ahalik eta interesgarrien egiten.

Gauza asko ikasi ditut, nola egin multimedia, zer den tutorial bat, Picasa... hainbat programa nola erabiltzen diren etabar baina niretzako inportanteena da ikasi dudala materiala guk geuk sortu ahal dugula, haurrek goza dezaten.

Besterik gabe, teknologia berrietan ikasi dudala esan ahal dut.


Plastika haur itsuekin landu

Aurreko bideoan azaldu digute nola lagundu haur itsu bati marrazten, eta oraingo honetan plastilinarekin gauzak modelatzen dituzte.
Bai bata eta bai bestea, haurraren autokonfiantza garatzera lagunduko du eta ez dute ikusiko oztopo bat bezala horrelako gaiak, besteok bezain kapazak direlako.


http://es.youtube.com/watch?v=tfMD3ASV3Qw

Plastika haur itsuekin landu

Youtube begiratzen bideo aberasgarri hau aurkitu dut, bertan magisteritza ikasleen talde bat azaltzen digu nola landu ahal del plastika hezkuntza itsu den edo ikusteko arazoak dituen haur batekin.
Modu argian eta antolatuan erakusten dute eta adibide praktikoak jartzen dituzte hobeto ulertu ahal izateko.


http://es.youtube.com/watch?v=7t6c1nO94H8

Borobil kromatikoa

Hemen aurkezten dizuet niri klasea eman zidan irakasle batek egindako bideoa, bertan lehen hezkuntzako 5º mailako ikasleekin borobil kromatiko bat nola egiten den ikusten da.
Bideo hau bitakoran jartzea benetan aberasgarria iruditu zait uste dudalako praktikan gauzak askoz hobeto ikasten direla.
Youtuben jarrita dago.



Betidanik jakin dugu musika oso motibagarria dela eta kreatibitateari laguntzen diola. Gainera haurrei musika asko gustatzen zaie, orduan gauza guzti horiek kontutan izanda musika polit eta sentikor hau aukeratu dut haien irudimena sustatzeko.


powered by ODEO

Zer da Artea?

Pasadan urtean plastika irakasgaian emandakoa kontutan hartuz, hona hemen arteari buruzko azalpena.
Hasteko, ez dago artearen definizio bakarra. Are gehiago,definizio ugari eta amaiezinak aurkituko ditugu autore eta epoka ezberdinen zehar. Urruneko kultura eta epokerako objektu ezberdinei egokitzen zaien NOZIO ABSTRAKTOA dugu artea. Artearen kontzepzioak dauden epoka eta gizarteak bezainbeste dira.
Sormen artistikoa, bestalde, bilaketa prozesu gisa har daiteke, zeinean gizateria historian zehar, eta baita gizakiak eta kultura bakoitzak bere helburua hobekien lortzeko, teknika eta materialak probatzen eta ikertzen dituen.

Sormen artistikoa, giza ekoizpen bat gehiago da, eta horregatik inguruneari oso lotua izango da, hau da, ikus ingurunea, soziala, historikoa, ideologikoa, materiala, egunerokoa, teknikoa, ekonomikoa, sentikorra, etab., eta guztien balorapenen menpe.
Arteak gizarteen behar bati erantzuten die, hasieran behar erlijiosoa zena, baina beti gizakiaren izaera "gainditzeko" desioari lotuta, hau da, izaera transzendentea duen esperientzia edo ezagutzara heltzea.
Artea, munduaz egon daitekeen ideia, pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke, baina baita sentsazio, aldarte, mugimendu beharra, edo kezka baten adierazpide bezala ere. Komunikabide gisa hartzen dute beste batzuk.
Artea, beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa kreatzaile gisa labur daiteke, eta baita adierazteko modu ezberdinena ere. Arteari egiten zaionean hurbilketa, errealitatearen hausnarketa gisa ulertu behar da.

Arte hezkuntzari buruzko beste bitakorak eskura

Hona hemen gai honi buruzko informazio gehiago eskaintzen dituzten hainbat bitakora:

- Marrazketaren mundua bitakora, ikusi ahal dugu artea egiteko modu ezberdinak, Azoketan eskura jartzen dizkiguten material ezberdinak, Ikastetxetan metodo modernuen berri izatea...oso bitakora interesgarria da.





- Beste aldetik,Irakaslearen eginkizuna, artearen garrantzia eskolan, kreatibitatearen garrantzia... hainbat gai nabarmengarriak erakusten digu, oso ondo landua benetan.





- Hemen beste bitakora interesgarria duzue, modu argian irakaslearen papera hezkuntzan, musika haurren marrazkietan duen eragina, marrazkien interpretazioak...eta beste gai jakingarriak azaltzen ditu, sartu eta ezagutu.