Iaz Plastika irakasgaia eman genuen; bertan umeen marrazkien garapena aztertu genuen. Gai oso interesgarria iruditzen zait eta horregatik jasan genituen idei guzti horiek kontutan hartuz, hona hemen haurrek marrazkietan ematen dituzten pausuak:
Lehenengo pausua zirrimarraketa da, umeak ez du helburu zehatz bat ezer margotzeko, zirrimarrak egiten ditu norabide ezberdinetan.
Umeak garai honetan, ez du ezer irudikatu nahi, ez dauka intentsio figuratiborik; plazerra sentitzen du bakarrik marrazten.
Beso osoa erabiltzen dute.
Ze erabiltzen den ere markatzen du marrazkiaren intentsitatea.
Hasieran norabide ezberdinetan marrazten dute beso osoarekin eta gero ukondoaren erabilpenari ezker, eskuinetik ezkerrera egiten duten mugimendua barridoa deitzen da.
Zirrimarraketaren barruan, zirrimarraketa zirkularra ere dago.
BARRIDOA
ZIRRIMARRAKETA ZIRKULARRA
Poliki-poliki zabaltzen joaten da, trazadura zikloidalak sortzen.
Geroago, trazoak egingo ditu. Bukleak eratzen, erpuruari ezker.
Erpurua, pintza moduan erabiltzen du trazua mozteko.
Haurra hasten da sinboloen garrantzia ematen egiten duenari.
Lehen bakarrik mugitzea eta behar hori adierazi nahi zuen, orain, berriz, konturatzen da zerbait egiten duela.
Inguruan dauden elementuak lotzen hasiko da, zirkuluak...
Geroago, haurra kontrol sinplea lortzen du, marrazkiak egiten ditu eta geroago mozten ditu.
Kontrol sinplea dagoenean, oinarrizko zirrimarrak deituko ditugu:
Haurra ze aroan dagoen definitzeko, begiratu behar dugu zer den berria, zein den pausurik aurreratuena.
Mandala deitzen zaio borobil bat dagoenean eta gainean gurutze bat:
Haurrei berez sortzen zaio behar hori, zirkulu bat egitea eta erditik erdibitzea gurutze batekin. Erdibitzen ditu lortzen dituen marrak.
Kontrol bikoitza edo trazuen kontrola, hasiera eta amaiera lotzeari deitzen zaio.
Gauzak izendatzeko beharra sortzen zaio baina ez du zertan zerikusia izan behar bera jartzen dion izena eta marrazkiak irudikatzen duena.
Lehengo diagramak edo forma itxiak sortzen ditu. Bi forma bakarrik konbinatzen baldin baditu, konbinatua esaten zaio eta bi forma baino gehiago konbinatzean, berriz, agregatua.
Denbora joan ahala erreztasun handiagoz konbinatuko ditu forma itxiak edo diagramak.
Marrazketa prozesua aurrera joatean giza irudi baten errepresentazioaren bila joango da.
EGUZKI ZIRRIMARRA
Gero eguzkiaren barruan trazoak jarriko ditu eta aurpegia egiten sailatuko da.
Ez da ahaztu behar haurrak dakiena, errepresentatzen duenarekin.
Badaki ahoa nolakoa den baina oraindik ez daki irudikatzen.
Haurrarentzako funtzio garrantzitsuenak buruarekin egiten ditu eta horregatik buru handiak egiten ditu.
Garai honetan bere interpretazioak egiten ditu paperaren gainean, haurra mundua nola ikusten duen adierazten du.
Haurrek, helduek bezala, bere pentsamendua eta sentimenduak adierazteko erabiltzen duten modu bat plastika da, beste bat abestea da, beste bat mugitzea...Batera eramaten dituzte adierazpide guztiak.
Azkenengo prozesuan, elementu asko elkartuko ditu; adibidez familiaren marrazki bat egiterakoan. Bera egozentrismotik abiatzen denez, bera erdialdean marrazten du bere burua, edo besteak baino handiagoa jarriko da.
Azkenik, haurrak adieraziko du gizakiak atzamarrak dituela:
No hay comentarios:
Publicar un comentario