2008/01/20

Ondorioak

Azkenik gustatuko litzaidake azaltzea zer den bitakora honen bidez sentitu dudana. Egia esanez, oso gai zaila iruditzen zitzaidan, banekien zer zen blog bat baina nola egin...ideiarik ez.

Nahiz eta oso zaila izan, azkenean esperientzia polita izan dela uste dut, gustatzen zaidan gaia aukera nuen eta zailatu nahiz ahalik eta interesgarrien egiten.

Gauza asko ikasi ditut, nola egin multimedia, zer den tutorial bat, Picasa... hainbat programa nola erabiltzen diren etabar baina niretzako inportanteena da ikasi dudala materiala guk geuk sortu ahal dugula, haurrek goza dezaten.

Besterik gabe, teknologia berrietan ikasi dudala esan ahal dut.


Plastika haur itsuekin landu

Aurreko bideoan azaldu digute nola lagundu haur itsu bati marrazten, eta oraingo honetan plastilinarekin gauzak modelatzen dituzte.
Bai bata eta bai bestea, haurraren autokonfiantza garatzera lagunduko du eta ez dute ikusiko oztopo bat bezala horrelako gaiak, besteok bezain kapazak direlako.


http://es.youtube.com/watch?v=tfMD3ASV3Qw

Plastika haur itsuekin landu

Youtube begiratzen bideo aberasgarri hau aurkitu dut, bertan magisteritza ikasleen talde bat azaltzen digu nola landu ahal del plastika hezkuntza itsu den edo ikusteko arazoak dituen haur batekin.
Modu argian eta antolatuan erakusten dute eta adibide praktikoak jartzen dituzte hobeto ulertu ahal izateko.


http://es.youtube.com/watch?v=7t6c1nO94H8

Borobil kromatikoa

Hemen aurkezten dizuet niri klasea eman zidan irakasle batek egindako bideoa, bertan lehen hezkuntzako 5º mailako ikasleekin borobil kromatiko bat nola egiten den ikusten da.
Bideo hau bitakoran jartzea benetan aberasgarria iruditu zait uste dudalako praktikan gauzak askoz hobeto ikasten direla.
Youtuben jarrita dago.



Betidanik jakin dugu musika oso motibagarria dela eta kreatibitateari laguntzen diola. Gainera haurrei musika asko gustatzen zaie, orduan gauza guzti horiek kontutan izanda musika polit eta sentikor hau aukeratu dut haien irudimena sustatzeko.


powered by ODEO

Zer da Artea?

Pasadan urtean plastika irakasgaian emandakoa kontutan hartuz, hona hemen arteari buruzko azalpena.
Hasteko, ez dago artearen definizio bakarra. Are gehiago,definizio ugari eta amaiezinak aurkituko ditugu autore eta epoka ezberdinen zehar. Urruneko kultura eta epokerako objektu ezberdinei egokitzen zaien NOZIO ABSTRAKTOA dugu artea. Artearen kontzepzioak dauden epoka eta gizarteak bezainbeste dira.
Sormen artistikoa, bestalde, bilaketa prozesu gisa har daiteke, zeinean gizateria historian zehar, eta baita gizakiak eta kultura bakoitzak bere helburua hobekien lortzeko, teknika eta materialak probatzen eta ikertzen dituen.

Sormen artistikoa, giza ekoizpen bat gehiago da, eta horregatik inguruneari oso lotua izango da, hau da, ikus ingurunea, soziala, historikoa, ideologikoa, materiala, egunerokoa, teknikoa, ekonomikoa, sentikorra, etab., eta guztien balorapenen menpe.
Arteak gizarteen behar bati erantzuten die, hasieran behar erlijiosoa zena, baina beti gizakiaren izaera "gainditzeko" desioari lotuta, hau da, izaera transzendentea duen esperientzia edo ezagutzara heltzea.
Artea, munduaz egon daitekeen ideia, pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke, baina baita sentsazio, aldarte, mugimendu beharra, edo kezka baten adierazpide bezala ere. Komunikabide gisa hartzen dute beste batzuk.
Artea, beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa kreatzaile gisa labur daiteke, eta baita adierazteko modu ezberdinena ere. Arteari egiten zaionean hurbilketa, errealitatearen hausnarketa gisa ulertu behar da.

Arte hezkuntzari buruzko beste bitakorak eskura

Hona hemen gai honi buruzko informazio gehiago eskaintzen dituzten hainbat bitakora:

- Marrazketaren mundua bitakora, ikusi ahal dugu artea egiteko modu ezberdinak, Azoketan eskura jartzen dizkiguten material ezberdinak, Ikastetxetan metodo modernuen berri izatea...oso bitakora interesgarria da.





- Beste aldetik,Irakaslearen eginkizuna, artearen garrantzia eskolan, kreatibitatearen garrantzia... hainbat gai nabarmengarriak erakusten digu, oso ondo landua benetan.





- Hemen beste bitakora interesgarria duzue, modu argian irakaslearen papera hezkuntzan, musika haurren marrazkietan duen eragina, marrazkien interpretazioak...eta beste gai jakingarriak azaltzen ditu, sartu eta ezagutu.



Doki erakusten digu garbiketaren garrantzia

Doki, azaltzen digu eguneroko garbitasunaren garrantzia, batez ere margoekin egon eta gero. Bideo honen bidez modu didaktiko batean, haurrek ulertuko dute garbitasuna eta txukuntasuna oso inportantea dela eta eskuak ondo garbitzen ez badituzte gaixotasunak har dezaketela.



Haurren marrazkiak

Iaz Plastika irakasgaia eman genuen; bertan umeen marrazkien garapena aztertu genuen. Gai oso interesgarria iruditzen zait eta horregatik jasan genituen idei guzti horiek kontutan hartuz, hona hemen haurrek marrazkietan ematen dituzten pausuak:

Lehenengo pausua zirrimarraketa da, umeak ez du helburu zehatz bat ezer margotzeko, zirrimarrak egiten ditu norabide ezberdinetan.

Umeak garai honetan, ez du ezer irudikatu nahi, ez dauka intentsio figuratiborik; plazerra sentitzen du bakarrik marrazten.

Beso osoa erabiltzen dute.

Ze erabiltzen den ere markatzen du marrazkiaren intentsitatea.

Hasieran norabide ezberdinetan marrazten dute beso osoarekin eta gero ukondoaren erabilpenari ezker, eskuinetik ezkerrera egiten duten mugimendua barridoa deitzen da.

Zirrimarraketaren barruan, zirrimarraketa zirkularra ere dago.



BARRIDOA


ZIRRIMARRAKETA ZIRKULARRA

Poliki-poliki zabaltzen joaten da, trazadura zikloidalak sortzen.

Geroago, trazoak egingo ditu. Bukleak eratzen, erpuruari ezker.
Erpurua, pintza moduan erabiltzen du trazua mozteko.

Haurra hasten da sinboloen garrantzia ematen egiten duenari.
Lehen bakarrik mugitzea eta behar hori adierazi nahi zuen, orain, berriz, konturatzen da zerbait egiten duela.

Inguruan dauden elementuak lotzen hasiko da, zirkuluak...

Geroago, haurra kontrol sinplea lortzen du, marrazkiak egiten ditu eta geroago mozten ditu.


Kontrol sinplea dagoenean, oinarrizko zirrimarrak deituko ditugu:


Haurra ze aroan dagoen definitzeko, begiratu behar dugu zer den berria, zein den pausurik aurreratuena.

Mandala deitzen zaio borobil bat dagoenean eta gainean gurutze bat:

Haurrei berez sortzen zaio behar hori, zirkulu bat egitea eta erditik erdibitzea gurutze batekin. Erdibitzen ditu lortzen dituen marrak.

Kontrol bikoitza edo trazuen kontrola, hasiera eta amaiera lotzeari deitzen zaio.


Gauzak izendatzeko beharra sortzen zaio baina ez du zertan zerikusia izan behar bera jartzen dion izena eta marrazkiak irudikatzen duena.

Lehengo diagramak edo forma itxiak sortzen ditu. Bi forma bakarrik konbinatzen baldin baditu, konbinatua esaten zaio eta bi forma baino gehiago konbinatzean, berriz, agregatua.

Denbora joan ahala erreztasun handiagoz konbinatuko ditu forma itxiak edo diagramak.


Marrazketa prozesua aurrera joatean giza irudi baten errepresentazioaren bila joango da.

EGUZKI ZIRRIMARRA



Gero eguzkiaren barruan trazoak jarriko ditu eta aurpegia egiten sailatuko da.


Ez da ahaztu behar haurrak dakiena, errepresentatzen duenarekin.
Badaki ahoa nolakoa den baina oraindik ez daki irudikatzen.

Haurrarentzako funtzio garrantzitsuenak buruarekin egiten ditu eta horregatik buru handiak egiten ditu.
Garai honetan bere interpretazioak egiten ditu paperaren gainean, haurra mundua nola ikusten duen adierazten du.


Haurrek, helduek bezala, bere pentsamendua eta sentimenduak adierazteko erabiltzen duten modu bat plastika da, beste bat abestea da, beste bat mugitzea...Batera eramaten dituzte adierazpide guztiak.

Azkenengo prozesuan, elementu asko elkartuko ditu; adibidez familiaren marrazki bat egiterakoan. Bera egozentrismotik abiatzen denez, bera erdialdean marrazten du bere burua, edo besteak baino handiagoa jarriko da.

Azkenik, haurrak adieraziko du gizakiak atzamarrak dituela:

PLASTIKARI BURUZKO ARGAZKIAK

Picasa biltegiaren bidez, modu errez batean bakoitza bere irudiak jarri eta besteenak erabiltzeko aukera du.
Kasu honetan, Plastikari buruzko hainbat lanen argazkiak ikusteko aukera duzue.


Plastika

http://picasaweb.google.es/jilenia/Plastika

2008/01/19

Arte Hezkuntza Lehen Hezkuntzan landuz















ARTE HEZKUNTZA ARLOA





SARRERA





Gaur egun, irudiaren kulturak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek berebiziko garrantzia dute gizartean, eta elkarren osagarri dira. Gure kulturan, adierazpideek eta hedabideek ikus-elementu eta ikono ugari sortu eta zabaltzen dituzte. Horregatik, irudiak aztertzen eta ulertzen jakiteak lehen ez bezalako garrantzia du. Balio estetiko hutsetik prestakuntzaren beharrizanera igaro gara. Hala, arte-hezkuntza sendo eta koherentea lortzea ezinbesteko da pertsonaren garapen integralerako, lagungarri baita nortasun osoa eta orekatua eratzeko.



Ikuspegi horretatik, plastika-hezkuntza lagungarri izan behar zaie ikasleei, mezuak irakurtzeko, hartzaile gisa jokatzeko, kodeak identifikatzeko eta esanahiak interpretatzen hasteko, eta irudiekin zein ikonoekin moldatutako mezuak kritikoki aztertzeko. Irudia hautematea ez da soilik errealitatea islatzen duten elementuak ikustea; aitzitik, batez ere, komunikazio-ekintza da, eta, ekintza horretan, irudia hautematen duen pertsonak aldez aurreko esperientziak gogoratzen ditu, hipotesiak egin eta egiaztatzen ditu, eta galderak egin eta ebazten ditu.





Haurrek ikus-ingurua ondo ulertuko badute, hezkuntzan esku hartu beharra dago. Idazten ikasi aurretik, eta, areago, hitz egiten hasi baino lehen ere, haurrek inguru natural eta kulturaleko pertsonen eta gauzen marrazki eskematikoak egiten dituzte, berez-berez. Beren burua eta ingurua ulertzeko balio diete irudi horiek, eta adierazteko eta komunikatzeko ere baliagarri zaizkie.









ARLOAREN HELBURUA









Arte arloak bi prozesu egiteko beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunak garatu behar ditu. Hona hemen bi prozesu horiek: batetik, irudiak hautematea eta interpretatzea; bestetik, adierazpide plastikoen bitartez sentimenduak eta ideiak adieraztea eta komunikatzea.



Hauxe da Plastika eta Ikus-hezkuntzaren helburu orokorra: haurrek adieraztean blokeorik gabe eboluzionatzeko behar dituzten trebetasunak garatzea; hau da, marrazteko, pintatzeko, modelatzeko, eraikitzeko eta besterako trebetasunak lantzea…, adin bakoitzeko beharrizanen arabera eta ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanik. Halaber, norberaren eta besteen kulturetako irudikapen-kodeak erakutsi nahi dizkie, balioesteko, gozatzeko eta parte hartzeko.





Irakaskuntzan erabilitako prozedurek arrakastaz erantzuten diete aniztasunari, kulturartekotasunari eta inguru hurbileko nahiz urruneko gaur egungo erronkei. Zalantzarik gabe, ikasleen parte-hartzea behar-beharrezkoa da arte-sentiberatasuna hezteko. Metodologia, proposamen eta irtenbide egokiak baliatuko ditugu, ikasleen sormena eta irudimena banaka zein taldeka lantzeko, balioesteko, pizteko eta garatzeko, eta, horrela, gero eta gehiago hurbilduko ditugu artera.









ARLOAREN EKARPEN NAGUSIAK









Arlo honetan, alderdi hauekin zerikusia duten gaitasun asko garatzen dira: pertzepzioa, adierazpena eta komunikazioa, irizpide estetikoa, sormena eta beste. Gaitasun horiek guztiak ez dagozkio arte-mintzairari soilik, baina arlo honetan landuta, ikasleen garapen integrala sustatzen da.










BESTE ALDETIK AIPATZEKO BEHARRA DAGO:









Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak







• Marrazketa-programak erabiltzea, nork bere obrak sortzeko eta plastikaren bidez ideiak adierazteko.

• Artelanak egitea (fotomuntaiak…), irudiak erreproduzituz, erabiliz eta nahasiz.

• Interneten artistei, artelanei, arte-mugimenduei eta horrelakoei buruzko informazioa bilatzea, norberaren ezaguerak osatzeko eta zabaltzeko.




Artikulu hau, hemendik aterata dago: http://http://www.edebedigital.com/recursos/docs/proyectos/816.doc

Doki forma geometrikoak erakusten digu!!!

Youtubeko bideo honetan, Doki, Discovery kids programaren maskota, forma geometriko ezberdinak erakusten du.
Forma bakoitzaren izena esateaz aparte, zer gauzetan egon ahal den forma bakoitza ere azaltzen du.
Oso modu aktibo eta argian aurkezten ditu gauzak, gainera musika aproposa aukeratzen dute gai bakoitza azaltzeko.
Hau guztia erabiliz, umeen arreta eta interesa piztea lortzen dute.


http://es.youtube.com/watch?v=0PfP9lp3Z04

2008/01/17

Zer aukeratu haurrekin lantzeko?

Haurrek 3 urte betetzen dituztenean, poliki-poliki hasten dira buruaskitasun eta autonomia gehiago garatzen.
Gaitasun kognitiboak, komunikatiboak eta motoreak gero eta garatuagoak dituzte eta hori nabarmena egiten da haien eguneroko bizitzan.
Garai horretan, egoera guztietan esperimentatu, ulertu eta ikasi egiten dute.
Horregatik eskaintzen dizkiegun materiala oso garrantzitsua da haien garapenerako.


UrteakMaterialaZergatik aukeratu?Zer lortzen da?
3-6 urte Plastilina, Buztina... Haurrek manipulatu ahal diren materialekin esperimentatzeko Motrizitate fina garatu, imaginazioa garatu
3-6 urte Margoak, Artaziak... Haurrek materialak sortzen ikasteko, Ondo pasatzeko... Esku eta atzamarren mugimendua garatu
3-6 urte Margoak, Pintura poteak... Gordetzeko ontzia edo kutxa dutelako Gauzak zaintzen eta batzen ikasi

2008/01/08

KALEA power pointa

Hemen daukazue klasean egindako lan bat, KALEA lantzen du haur hezkuntzako 5 urteko umeekin.
Power Point honetan, hainbat soinu eta hitz jartzeaz gain, Ardora programarekin hainbat ariketa jarri ditugu umeekin modu aktibo batean lantzeko nola den kalea eta zeintzuk diren bere elementuak.
Oso koloretsua egiten zailatu gara honek umeen interesa eta arreta pizten duelako.
Azkenik esan behar da Slidesharen bertan ipinitako dagoela ere, hortik kontsultatu ahal izateko.


Ipuin bat sortzen azaltzen duen Power Pointa

Hona hemen Slidesharetik hartutako power point bat.
Haurrentzako ipuin bat landu egiten dute, Haur Hezkuntzako umeekin. Lan hau 3, 4 eta 5 urteko umeekin egiten da CEIP Doñanan; (El Rocion-Huelvan).
Haur Hezkuntzako irakasleek, irakaskuntza eta hizkuntza idatzia ikuspuntu konstruktibista batetik lantzea era praktiko batean dute helburu.

NOLA PLANIFIKATU?

- LANDUKO DIREN EKINTZAK PLANTEATZEN DUTE.

-Testu mota bat lantzea.

- TESTU MOTA AUKERATZEA ZE IRIZPIDE ERABILIZ?

-Klasean ereduak jasotzen dira.
-Neskak eta mutilak testu mota batean interesa jartzen dute.
-Nahi dute.

- TESTU MOTAREN ATALAK AUKERATU:

-Funtzioa -Formatoa
-Egileak -Irakurtzeko modua
-Ahalezko publikoa -Testuaren egitura
-Errealitatearekiko harremana -Pertsonaiak
- ...

- IDAZKETA SISTEMAREN EZAUGARRIAK AUKERATU:

-Marrazkia eta idazkiaren arteko ezberdintasuna
-Letra motak
-Ortografia
-Hitzen arteko banaketa
- ...

IPUINAREN PERTSONAI BATI BURUZ SEKUENTZIA DIDAKTIKOA DISEINATZEN DUTE

- JUSTIFIKAZIOA

- HELBURUAK

- EBALUAZIOA

-Ipuinari dagokionez
-Talde lanari dagokionez
-Idazketa sistemari dagokionez

- IPUINEKO PERTSONAI BATEN AUKERAKETA

-Printzesak

- MATERIALAREN BATUKETA

-Klaseko liburutegian bilatzea
-Familiei ipuin liburuak eskatzea

- PERTSONAIEN EZAUGARRIAK AZTERTU

-Dituzten ipuin guztiak irakurtzen dituzte.
-Galdera hauei erantzuten duen kuadroa osatzen dute

Galderak:

-Nola deitzen da printzesa?
-Nolakoa da?
-Non bizi da?
-Pertsonai gaiztorik agertzen da?
-Nork laguntzen dio?
-Nola deitzen da printzea?

- PERTSONAI HORREKIN: PRINTZESA, IPUINA PRESTATZEN DUTE

- IPUINA IDAZTEN DUTE

- IPUINAN SARTZEKO MARRAZKIAK EGITEN DITUZTE

- GERO AZALA SORTZEN DUTE

-ETA IPUINA IDAZTEN DUTE

Azkenik, haurrek txandaka eramaten dute liburua etxera haien gurasoak ikusi ahal izateko.

NERO WAVE EDITOR erabiliz nola grabatu?

Klasean egindako lanetan tutorial bat egin genuen Nero Wave Editor programarekin audio artxibo bat nola grabatzen den azaltzen.
Hemen sartzea pentsatu dut uste dudalako lagungarria izan ahal dela ikasteko nola grabatu ahal den audio artxibo bat Nero Wave Editor erabiliz, bai ikasleentzako eta bai irakasleentzako.
Horretaz aparte Youtuben ere igo dut jende gehiago kontsultatu ahal izateko.