2008/01/20

Zer da Artea?

Pasadan urtean plastika irakasgaian emandakoa kontutan hartuz, hona hemen arteari buruzko azalpena.
Hasteko, ez dago artearen definizio bakarra. Are gehiago,definizio ugari eta amaiezinak aurkituko ditugu autore eta epoka ezberdinen zehar. Urruneko kultura eta epokerako objektu ezberdinei egokitzen zaien NOZIO ABSTRAKTOA dugu artea. Artearen kontzepzioak dauden epoka eta gizarteak bezainbeste dira.
Sormen artistikoa, bestalde, bilaketa prozesu gisa har daiteke, zeinean gizateria historian zehar, eta baita gizakiak eta kultura bakoitzak bere helburua hobekien lortzeko, teknika eta materialak probatzen eta ikertzen dituen.

Sormen artistikoa, giza ekoizpen bat gehiago da, eta horregatik inguruneari oso lotua izango da, hau da, ikus ingurunea, soziala, historikoa, ideologikoa, materiala, egunerokoa, teknikoa, ekonomikoa, sentikorra, etab., eta guztien balorapenen menpe.
Arteak gizarteen behar bati erantzuten die, hasieran behar erlijiosoa zena, baina beti gizakiaren izaera "gainditzeko" desioari lotuta, hau da, izaera transzendentea duen esperientzia edo ezagutzara heltzea.
Artea, munduaz egon daitekeen ideia, pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke, baina baita sentsazio, aldarte, mugimendu beharra, edo kezka baten adierazpide bezala ere. Komunikabide gisa hartzen dute beste batzuk.
Artea, beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa kreatzaile gisa labur daiteke, eta baita adierazteko modu ezberdinena ere. Arteari egiten zaionean hurbilketa, errealitatearen hausnarketa gisa ulertu behar da.

1 comentario:

Trufiisblog dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.